Sorry
This feed does not validate.
In addition, interoperability with the widest range of feed readers could be improved by implementing the following recommendation.
Source: http://www.berria.eus/blogak/xmlsrv/atom.php?blog=15
1. <?xml version="1.0" encoding="utf-8"?><feed version="0.3" xml:lang="eu-ES" xmlns="http://purl.org/atom/ns#">
3. <link rel="alternate" type="text/html" href="http://www.berria.eus/blogak/elorza/index.php?blog=15" />
4. <tagline>Berria-ko leihotik, kornerretik, Mikel Elorzak esandakoak</tagline>
5. <generator url="http://b2evolution.net/" version="0.9.1">b2evolution</generator>
6. <modified>2006-04-28T13:45:27Z</modified>
7. <entry>
9. <link rel="alternate" type="text/html" href="http://www.berria.eus/blogak/elorza/index.php?blog=15&title=prestakuntza_tailerrak&more=1&c=1&tb=1&pb=1" />
10. <author>
11. <name>Mikel Elorza</name>
12. </author>
13. <id>http://www.berria.eus/blogak/elorza/index.php?blog=15&title=prestakuntza_tailerrak&more=1&c=1&tb=1&pb=1</id>
14. <issued>2006-04-28T13:45:27Z</issued>
15. <modified>2006-04-28T13:45:27Z</modified>
16. <content type="text/html" mode="escaped"><![CDATA[
Barre egin daiteke egunkaria irakurtzen. Nahiz eta negar ez egitearren izan, askotan. Giza-eskubideak errespetatu behar dituela esan omen dio George Bushek Txinako presidente Hu Jintaori. Pribatuan esan bazion, komikia etorri zitzaidan burura albistea leituta: George Bushek hori esan eta segidan Hu Jintao lurrean etzanda, zangoak zerurantz, urdailari helduz algarari ezin eutsiz. "Ezer barregarririk esan dut?" galdetzen zuen texastar harrituak (komikia nork marraztu ere etorri zitzaidan burura, gure kazetan bertan albisteez gain barrea eragiten diguten beste batzuk ere, primerakoak gainera, bai baitaude).
17.
Azkenaldi honetan prestakuntza tailerra ematen du gure herri honek. Politikariek formazio ikastaroak eginak dituztela, langabetuek egin ohi dituzten bezala. Hilabeteak egin ditugu —eta egingo, itxuraz— Arotz Herrian, mahaigintzan. Eta oraindik ez dugu asmatu. Barakaldoko finalean hain arrakastatsua suertatu zen bertsoan, Andoni Egaña txapeldunak kantatutako hartan, IKEAn aulki asko eduki bai baina seguruenik bat faltako zutela entzun genuen. Ea, Andoni, hurrengo txapela janzterako, aulki eta mahai inportanteenak baditugula kantatzeko moduan hagoen. Herri hau konponbidean jar dezaketenak esertzeko horiek. Berdin zaigula, batzuei behintzat, behiak jezteko aulkirik ez daukan altzari-megadendan erositakoak baldin badira ere. Horri bertso ederra egingo hioke, hik eta oholtzakide izan hituen beste zazpiek ere.
18. Tailerrekin ari nintzen. Arotz lanekin segitu aurretik sukalde-lan handia egin beharra dagoela entzun dugu aste honetan. Gastronomia tailerra. Lehen ere sukalde lanean ibili omen dira batzuk eta besteak, Alec Reiden zereginak aztertzen ere badihardute, xef edo soilik sukalde-mutil izan ote den...  Hor maisuak ez ditugu ments izango. Beste ezertan ez dugu jakingo baina sukaldean!, zein ongi jaten den herri honetan... Bakailaoa edo barazkiak maneatzeko dugun trebetasunaren laurdena izango balute politikariek di-da batean geneukake konponduta Arazoa. Eta ea Arazoa konpontzeko gai garen, besterik ez bada beste hainbat arazori heldu ahal izateko.
19. Interesgarria litzateke jakitea, dena den, arozgintzaren aurretik sukaldegintza eskatzen duen alderdi sozialistako kideek ba ote duten asmorik pausorik emateko bitarte horretan, edo postreetara arte zain egon behar dugun. Zeren eta zain egoteak, batzuei behintzat, karga handiak dakarzkie. Eta badaude sozialistek egin ditzaketen gauzak. Auzitegi Nazionalean epaile batek har dezakeen erabaki bat akaso ez dute kontrolpean izango, baina Guardia Zibila, han eta hemengo errepideetan (eta etxeetan, lantokietan...) lehen bezain libre eta beldurgarri dabilen hori, euren agindupean dago osorik, ezta? "Bai, noski" izango da, pentsatzen dut, agintedunen erantzuna. Eta nago ez ote den kezkagarriagoa. Ezezkoa balitz, hori litzateke konpontzeko lana: kate motzean lotzea gorputz armatua (edo longainaduna). Bestela...
20.
Txosten ofizialak
21.
Agoitz aldeko herritar zenbait entzun ditut aste honetan irratian, Itoizko urtegiaren inguruan gertatzen diren lurrikarez mintzo. Euren beldurrez mintzo, zehazkiago. Agintariek zer erantzuten dieten ere komentatu zuten, nola lehen ere lurrikarak izaten ziren eremu horietan, eta edonola ere ez dagoela arriskurik. Adituen txostenetan oinarrituta esaten dituzte, noski, kontuok. Ez dakit nik "ezker magal" zorionekoaren egonkortasuna zenbatekoa den, oinarri sendorik ba ote duen txosten ofizialen kontrakoa esaten duen adituaren txostenak. Baina, aste honetan halabeharrez, Txernobilen aldamenean bizi zirenekin akordatu naiz. Interesgarria litzateke jakitea hango herritarrei zer esan zieten agintariek zentralaren arriskuez, zer esaten zuten txosten ofizialek. Herritar asko akordatuko da, seguru. Beste mordo bat ez, ez da akordatuko. Hilda dagoelako. Bizi-bizia den min horrek eraman dituelako harrak gizentzera. Zenbat diren Txernobilgo zentralaren istripuaren ondorioz hildakoak oso zail da jakiten, hor ere zenbaki ofizial eta ez-ofizialak dauzkagulako. Eta aste honetan bertan txosten ofizialen sinesgarritasunari buruzko etsenplu paregabea eskaini zaigu. Greenpeacek eta beste erakunde batzuk kopuru altuak ematen dituzte, eta hori ukatzen zuen txostena erabiltzen zuten agintariek. Gutxi zirela hildakoak. Eta aste honetan jakinarazi da beste ikerketa bat, beste txosten bat, ofiziala hau ere, aurrekoa zuzenduz eta kopuruak gora igoz, petrolio upelaren prezioak nola.
22.
Kobrantzak
23.
Herriari itzuliko omen dio boterea Gyanendra Nepalgo erregeak. Eskuzabala, morroia. Baina azala ere ez du faltan. Izan ere, nik ez dakit zehazki "itzuli" hitza erabili duen erregeak —hala ekarri digute agentziek—, baina pentsatzekoa da baietz, errege batek esateko modukoa da. Ez dakidana da zer dela-eta pentsatu duen boterea noizbait herriak berari eman ziola. Nahiz eta errege-erreginen artean ohikoa den gaitza, hori pentsatzearena. Boterea herriari noiz lapurtu zion, bere familiak, jakin beharko litzateke. Gyanendrak, gainera, lotsa pixka bat izan beharko luke botere emate eta itzulketez hitz egiteko. Ez dezagun ahantzi 2001ean errege "bihurtu" zela bere anaia zaharragoak, eroaldi batean, erregea, erregina, beste anaien bat eta beste zenbait senide —bere burua ere bai— akabatu zituenean. Gyanendra erregetzarako pole position-ean triskantzaren ondoren eta horri esker jarri zela, alegia (eta anaiaren eroaldi eta azioaren atzean Gyanendra egon zitekeen... daturik ez dut baina halakoak aztertzeko orduan Senekaren galdera zaharra, cui prodest hura —norentzat da mesede—, aukerakoa iruditzen zait).
24. Aukera, benetakoa, izan zuten monarkia kentzeko 2001eko ekainean, eta ez zuten probestu. Damutuko zitzaien, baiki. Ea orain. Ez ditu herritarren arazoak konponduko, noski, baina arazo bat behintzat kendu ahalko dute bizkar gainetik.
25. Baina hori bai, errege jaunak boterea itzuli duela kontsideratzen badu, ez litzateke txarra herritarrek, errege-erreginak behin-betiko bota aurretik, aztertzea zein egoeratan itzuli dien boterea eta berak eduki duen bitartean zein erabilera eman dion, eta horren arabera kobrantza egin eta kalte-ordainak exigitzea. Eta kobrantzak ahalik eta zorrotzen egitea, botatako erregeek—bere kasa bakarra ere ez  da joaten— urre gorrizkoak izaten baitituzte erbesteak. Erregeek, enperadoreek eta antzeko buruzagiek. Urre hori, jakina, beren kopetako izerdiarekin irabazia. Hala diote txosten ofizialek.
26. ]]></content>
27. </entry>
28. <entry>
30. <link rel="alternate" type="text/html" href="http://www.berria.eus/blogak/elorza/index.php?blog=15&title=haize_freskoa_zakarretan&more=1&c=1&tb=1&pb=1" />
31. <author>
32. <name>Mikel Elorza</name>
33. </author>
34. <id>http://www.berria.eus/blogak/elorza/index.php?blog=15&title=haize_freskoa_zakarretan&more=1&c=1&tb=1&pb=1</id>
35. <issued>2006-04-28T13:43:00Z</issued>
36. <modified>2006-04-28T13:43:00Z</modified>
37. <content type="text/html" mode="escaped"><![CDATA[
Egipton izango zuen oihartzunik, noski, baina gainontzean isil samar joan da: Jamaa Islamija taldeko 900 preso askatu dituzte egunotan. Buruzagi historikoak tartean. Talde hau, terroristen zerrenda beltzetan pole position-ean dagoenetako bat da, Luxorko atentatuen ondotik batez ere. 2003an armen bidea uzteari buruzko gogoeta-ildoa plazaratu zuten (ez dakit talde osoak...), eta badirudi pausoak eman direla Egiptoko Gobernuaren aldetik. Bi ez baitira moldatzen  batek ez badu nahi. Baietz?
38.
Ez da denbora asko mundura globalizatzen dugun demokraziaren azpiko arropak Haitiko zabortegietan ikusi genituela, eta irudi hura, gutako batzuentzat behintzat, aski esanguratsua bihurtu zen: botoak zakarretan. Haitira joan beharrik ez dago. Erroman ere ezarria dute, nonbait, zakarrontziko hautes-eremua eta pixkanaka ofizialtzen hasiko gara. Bitxia da mundu zabalean demokratikotasun labelak eskatzen dituzten herrialdeetan azpiak agerian geratzea. Il Cavaliere Berlusconi eta Il Profesore Prodirenak baino On Camiloren garaikoak dirudite irudiok. Baina bueno, munduaren zaintzaile nagusia ere, lehendakaritzara heltzeko, Floridako botoekin ibili zen foiletoi demokratikoa eskaintzen. Berritu egingo dugu, beraz, gure esaera-ondarea errementariak desagertze bidean dauden honetan: demokrataren etxean, botoak zakarretan.
39. Boto kirastun hauek gorabehera ematen du Silvio Berlusconi jaunak Italiako Gobernuko besaulkitik agintzeari utzi eta, lehen bezala, hedabideen nagusigoaren besaulkitik jarraitu beharko duela agintzen. Eskerrak Provenzano ez zuten bozketa eguna pasatu arte atzeman, zeren eta balentria horrek eman liezaiekeenarekin... Dena den, Berlusconiren Gobernuak mafiako buruzagia harrapatu duela esatea marka da gero, ezta? Ikusi behar, hala ere, garbiketa lana ongi egin duen. Hurrengo gobernuren baten eskutik Justizia behingoz gainera eror ez dakion, esan nahi dut. Giulio Andreottiren gainbehera erakutsi zigun herriaz ari gara. Bettino Craxi erbestean hil zitzaionaz. Hori azken 30 urteetan. Erromak traidoreei ez diela ordaintzen esaten da, antzinaroan hala izan omen zen. Aro moderno hauetan esan daiteke Erromak gupida handirik ez duela erakusten ustelekin... baina hori bai, behin erori eta gero.
40. Jose Maria Aznar kanpoan eta Silvio Berlusconi ere bai, Europara haize freskoa sartzera doala dioenik izango da. Ez dut uste. Angela Merkelek hartu du Alemaniako aginte-makila, eta Frantzian ere ez dirudi alderdi sozialista barrengo urratu guztiak josita dabilenik. Hauspo sendoagoz dabil Sarkozy maitagarria. CPE dela-eta De Villepinek jaso duen porrota ez zaio, gainera, batere gaizki etorriko. Britainia Handian, berriz, haize freskoa Tony Blair zen eta ikusi dugu zer marranta ekarri digun. Eta handik aurrera, gure Europa eder honetan, ba egia esan ez gara gauza gauza handirik esateko. Futboleko liga indartsuak dituztenak ezagutzen ditugu, baina gainontzean, Polonia, Txekia, Danimarka, Grezia... han eskuin tankerako eskuina edo ezker tankerako eskuina ote dagoen agintean... Askoz errazagoa zaigu herri horietako zenbait futbol talde zerrendatzea.
41. Futbola izan dezake, hain zuzen, industriak eta komunikabideak nahikoa ez baditu, heldukelu on Berlusconi jaunak (Milan taldea berea du). Botere erreala ez dakit zenbateraino emango dion, baina gailur sozialerantz igoarazi duda barik. Eta eragina. Aste honetan, Zaragozan prozesio batek ordua aldatu du. Asteazkenean. Ehunka urtetako antzinatasuna duen prozesioak. Ez dakit lehenagotik ordu aldaketarik izan duen, azken ordukorik, esan nahi dut. Uste dut ezetz. Asmatu duzue, honezkero, aldaketaren arrazoia: Zaragoza futbol taldeak Espainiako Kopako finala jokatu zuen asteazkenean. Eta, edo finala ikusteko, edo finala ikustetik zetorkeen samaldarekin topo ez egiteko, aldaketa. Ahí es ná, esaten dute gaztelaniaz. Tira, finala galdu egin zuten eta milaka gizajo-gajoek eskueran zeukaten negar eta penitentzia egiteko modua.
42.
Herensugeaz
43.
Kirolarena ez da broma. Batez ere kiroletik gutxi eta negozio eta politikatik, hau da, bi aldiz negoziotik, daukaten ekitaldietan batez ere. Lehen ere idatzia dut 2008an Pekinen jokatuko diren Joko Olinpikoek herri harekiko harremanak homologatzeko balioko dutela. Txinak jarraituko du urtero zientoka laguni heriotza-zigorra aplikatzen, disidentzia politikoa ezabatzen, Tibet edo uigur herria hankapean mantentzen, informazio-askatasunaren alorrean horma beltza baino itxiago... Joko Olinpikoek irauten duten bitartean, eta aurrexeagotik, demokratikotasun-xaboi eta -lurrin pixkat ematen badio bere buruari, nahikoa. Denok Txinaren lagun. Komeni zaigu eta. Handia da, eta boteretsua. Gure merkatuak elastiko, jertse eta galtza merkez itotzeko gauza da. Baina hori hari-muturra baizik ez da. Burdinaren industrian dihardutenak (makina erraminta, txatarra..) aldaba aspaldi joa dute benetan igartzen direla Txinaren konkurrentziaren ondorioak, eta oso latzak izango direla. Ontzigintzan ere Hego Korea eta beste zenbait atzean uzten ari da. Eman diezazkiogun, bada, Joko Olinpikoak eta, gaur euskotar zenbaitek abestuko duen kantuak dioen legez, gaiten denok anai.
44. Txinaraino zer dela eta joan naizen? Irakurri dudalako, aste honetan, Joko Olinpikoak irauten duten denboran pekindar askok oporrak izango dituela. Dekretuz. Seguruenik azken hiru mila urteetan oporrik hartu ez dutenak. Jokoak ikusteko? Posible ote? Ez, nik uste okerragoa dela. Pekingo zeruaren kutsadura maila ez handitzearren. Ez al da maitagrria anaitasun olinpikoarena?
45. Eta gu euskaldunok gure ikurrinarekin gureak bakarrik izango diren dominak lortuko dituzten neska-mutilak bidali ezinik. Destinu petrala gurea.
46. ]]></content>
47. </entry>
48. <entry>
50. <link rel="alternate" type="text/html" href="http://www.berria.eus/blogak/elorza/index.php?blog=15&title=dirua_aberri&more=1&c=1&tb=1&pb=1" />
51. <author>
52. <name>Mikel Elorza</name>
53. </author>
54. <id>http://www.berria.eus/blogak/elorza/index.php?blog=15&title=dirua_aberri&more=1&c=1&tb=1&pb=1</id>
55. <issued>2006-04-28T07:46:08Z</issued>
56. <modified>2006-04-28T07:46:08Z</modified>
57. <content type="text/html" mode="escaped"><![CDATA[
Espainiako Kanpo Arazoetako ministroaren hitz argigarriak Palestinako Gobernuari Europako Batasunak ematen dion diru-laguntzari buruz, indarkeria ez duela gaitzesten eta kontu honetan: "La situación es complicada, pero en cualquier caso lo que no se podía hacer era mantener las ayudas a Hamás y mantener a esta organización en la lista de asociaciones terroristas". Imajina dezakezue zein izan den hartu den erabakia, ezta?
58.
Pintxoak, fresadorak eta mendizaleak esportatzeaz gain, orain su-etenen oihartzuna ere nazioartera iritsi da. Aita Santuarengana. Kofi Annanengana. Eta denak alde, su-etenaren alde. Konponbidearen alde. Larunbatean Bilbon manifestazioan zeudenak bezala. PP ez beste guztiak bezala. A, eta artikulu hauetan eta ingurukoetan nazkatzeraino aipatzen dugun Espainiako Auzitegi Nazional zoritxarreko hori ere zerrendatik ezabatu behar. Mapatik kendu ahal izanez gero, txarra ez. Badakit astero dakargula protagonista gisa, eta neroni ere konturatzen naiz gatazkaren alderdi judizialaren gaindosia eramaten dutela artikuluek, nireek eta beste askorenek, baina batzuetan zail da saihesten, paperetan letra larriz idatzita azaltzeko meritu handiak egiten baitituzte paraje haietako zenbait pajarok.
59. Longaina-aretoak bakean utzi, ordea, eta lan-jantzien eremura jo dezaket. Nafarroako hiriburura, hau da, Landabenera. Iruñea Erresuma Zaharreko hiriburua izango da akaso, baina Nafarroako kapitala, hitzaren esanahirik zabalenean, Landabenen dago, Volkswagenen. Artikulista kaxkar askok darabilgun idatz-makila da komentatzea Volkswagen hitzak zer esan nahi duen, herriaren autoa. Badakit. Ez dut nik, hala ere, esango esanahia bide bazterrean galdu duela. Jarraitzen du herriaren autoa izaten. Autoa akaso, enpresa ez. Enpresa herritar batzuena bakarrik da. Eta autoa, herriarena, pagatzen baldin badu. Eta ordainketa horri mozkin gero eta handiagoa ateratzeko autoak Landabenen egitea baino hobea izango da Errumanian egitea, edo Marokon, edo batek daki non, eta askoz merkeagoa ez baldin bada ere presio bezala balio dezake, mehatxu sozial bezala, Administrazioarekiko tratu zoragarriak lortzeko. Alegia, VW irabazten aterako dela fabrika atzerrira eramanda, eta baita eraman gabe ere. Autoa herriarena izaten jarraitzen du, herriaren diruarekin makina bat pagamendu egiten delako. Hori bai, ez dezagun ahaztu, atzerri hitza aurreko esaldian oso modu metaforikoan erabilita dagoela. VWk ez du atzerririk, ez baitu herririk. Dirua du aberria, eta oso abertzaleak dira.
60. Pentsatzekoa da, dena den, tipo honetako gatazkak aurrerago ere izango ditugula. Multinazionalek Euskal Herria hautatu izan badute merkea zelako izan da, ez besterik. Eta merkea izateari uzten ari gatzaizkionez, beste herri batzuk hautatuko dituzte. Kanpaia Itoitzen jotzea bezalakoa da, badakit, baina errepikatu beharra dago iltzearen burua eredu ekonomikoetan dagoela. Hor da, izatekotan, kolpea eman beharko litzatekeen tokia. Baina, tamalez, gaur egun mailua erabiltzen zenbatek dakien; ordenadorea eta segapotoa eta MP3a bai, baina mailua...
61. ETAk, dena den, oraindik ere Gora Euskal Herria Sozialista darabil lelo moduan bere sinaduretan, eta beraz hori ere konpongai izango du (nahiz eta horren aztarrenik agirietan topatzeko arkeologia egin beharko litzatekeen). Tira, ETAk ez dakit, baina Kursaalen gaur egin nahi zen aurkezpeneko proiektuak Ezkerretik darama tituluko lehen hitz moduan, eta pentsatzekoa da tituluan bakarrik ez dela izango. Aipatuko ez dudan Espainiako organo horrek Batasunari aurkezpena egiten utz diezaion zain egongo gara tintarenaz gain gorria proposamenak zer ekar dezakeen ikusteko.
62.
Gose greba
63.
Deslokalizazioena ez da gure herriko euria. Parisen UDFko diputatu den Jean Lasalle, Biarnoko hautetsia, gose greba egiten ari da duela bi hilabete bere hautes-barrutian, Aspeko bailaran,  Toyal multinazional japoniarrak lantegia kendu nahi duelako. Enpresaren leku-aldatze erabakia, oraingoz, etenda dago, baina Lasallek egoskor segitzen du, Parisko Asanbleako Quatre Colonnes aretoan. Asanbleako lehendakariak espreski eskatu dio aste honetan ospitalean osasun azterketa serioa egin dezan, eta badira pare bat aste hainbat ministro kezkatuta ageri direna, berarekin hizketan... Tinko segitzen du errugbilari ohiak, essai-a lortu arte irmo. Asanblea Nazionalean eta UDFko diputatua, ez da iazko haizea.
64. Badakit imajinazio ariketa erraldoia eskatuko dizuedana, baina irudika dezakezue Del Burgo jauna Espainiako Gorteetako areto nobleren batean metal-ur botilak lagunduta Nafarroa Volkswagen da oihukatzen? Ederra litzateke, benetan ederra, Espainiako Parlamentuan denbora gehien daraman legebiltzarkidearen ibilbide politikorako ezin hobetuzko kolofoia.
65. Frantzian medioetan aste batzuk badaramatza ere, Lasalleren grebaren notizia gurean ez da asko zabaldu, dakizuenez Biarno Marbella baino askoz ere urrunago baitago —eta gainera gutarrez mukuru izaten diren Biarnoko eski estazioetan ez dute egunkaririk saltzen—.
66.
Soslaiak
67.
Hauteskundeak gaur Perun Alejandro Toledoren ondorengoa aukeratzeko. Ollanta Humala da inkestetan tokirik onena duena, eta ikustekoa izango da irabaztea lortzen badu bigarren itzulira begira berari buruzko zer ez dugun irakurri beharko: populista, giza eskubideen urratzailea militar gisa errepresio lanetan izan zenean, anaiaren estatu-kolpe edo antzekoaren gomuta, aitaren sekta kutsuko dotrina nazionalista sutsua... Ollanta Humala markako arraina izango dela, horretan dudarik ez dut, eta ez naiz ni haren alde idazten hasiko. Halako bere soslaiak egingo dituzten hedabideetan, hala ere, eskertuko nuke antzeko analisi eta erradiografiak egitea beste hautagai batzuei buruz; Alan Garciari buruz, adibidez. Edo, zergatik ez, milaka kilometrora igandean hautagai ere den Silvio Berlusconiri buruz. Eta akaso irabazi egingo duela? A ze paraderoa.
68. ]]></content>
69. </entry>
70. <entry>
72. <link rel="alternate" type="text/html" href="http://www.berria.eus/blogak/elorza/index.php?blog=15&title=lantegi_ederra&more=1&c=1&tb=1&pb=1" />
73. <author>
74. <name>Mikel Elorza</name>
75. </author>
76. <id>http://www.berria.eus/blogak/elorza/index.php?blog=15&title=lantegi_ederra&more=1&c=1&tb=1&pb=1</id>
77. <issued>2006-04-07T14:47:26Z</issued>
78. <modified>2006-04-07T14:47:26Z</modified>
79. <content type="text/html" mode="escaped"><![CDATA[
Palestinar gaztearen azken ekintzaren narrazioa irakurri —kolonoz jantzita auto-stop egiten, autora sartu eta bonba lehertarazi— eta Paradise now filmeko irudiak datoz burura. Eta horrekin batera gatazkaren latzaren freskatzea. Hamaseko gobernuak justifikatu egin omen du atentatua, "erresistentzia ekintzatzat" joz. Horixe bera egiten du Israelgoak bereen atentatuekin. Erresistentzia eta defentsa eskubidea. Biak emanez, biak hartuz, hauek azkenean errazago erdietsiko dute akordioa. Ea paradise now gehiegi ez diren behar.
80.
81.
Lantegi ederra daukagu. Ekintza armatuen etenaldi garaian etenik ez duten kontuekin. Askori aditu eta irakurri diogu, azken hamar egunetan, soilik alde batek eten duela jarduera, beste aldean iskiluak pronto eta hatzak katuetan jarraitzen dutela. Hala da, hala denez. Inork ez zuen espero izango su-etena hasi eta biharamunean espetxeetako ateak irekitzea, baina halaxe izan da. Ireki dira... jende gehiago sartzeko barrura, tartean Arnaldo Otegi. Berriro diot, ez da kontua espetxeak egun batetik  bestera hustu eta auzitegi nazionalak (hala Madrilen dagoena nola edozein herritako kalabozoetan daudenak) deuseztuko zirenik, baina aldaketa esanguratsu gutxienekorik ez egotea ere ez. ETAren pausoaren ostean gauzak aldatu egin behar dira. Derrigorrez. Eta oraingoz gauza batzuek lehengo ildotik segitzen dute. Batasunak adierazi du ez duela soilik Ezker Abertzaleak izan behar prozesuak aurrera egin dezan ardura. Arrazoi du. Berak tirako dio gurdiari, hala ematen du, interes benetakoa baitu tira egiteko eta erakutsi du azken aldian —batzuetan bakarrik-nahi izan den arren—. Baina besteek ere bultzatu behar diote orgari, ez da nahikoa gurpiletan makilak ez trabestearekin. Batzuk oraindik ez dira hasi.
82. Lantegi ederra daukagu. PPk ikusi du herenegun bitarteko jarrerarekin hauteskunde-zulora doala eta ziaboga egin du zalu, baina oraindik Zapatero hankekoaren erritmora osorik arraun egin gabe; eta bere kalera arrimatu nahian.  Baina Espainiako Gobernuak gustura hartu ditu oposizioko nagusiaren jokaldia eta ibil gaitezen erne, Espainiako Kongresuak onetsi berri duen Kataluniako estatutuaren opila labetik atera berria daukagula. Gogora dezagun Kataluniatik zetorrena onartuko zela hitz eman ostean, Madrilgo Kongresuko labean ogi zuria sartu zela eta ogi beltza atera dutela.
83. Rodriguez Zapatero eta Raxoiren arteko bilkurak ikara ematen du, Itun Antiterrorista deritzona deitu dutelarik, itun horren ondorioak baitira, hain zuzen, azken urteetan nozitu behar izan ditugunak. Gizarte moduan. Izan ere, nahiz eta jasan, benetan, batzuek jasan dituzten zuzenean —lege aldaketen  eta polizi-neurrien biktima zuzenak izan direnak—, gizartea, oro har, biktima izan da. Barrenera iragazi da itun horren ondorengo dotrina, habia egin du gizartean eta horiek kentzen lan gaitza izango dugu. Lan handia, baina premiazkoa, ekintza armatuen etena bezain garrantzitsua.
84. Aste honetan izan dugu adibide garbia, Arnaldo Otegiren kartzelatzearen inguruko aferarekin. "El imperio de la ley", justiziaren funtzionamendu normala, auzitegien jokabide independentea eta halako pellokeriak entzun ditugu, alde batetik, baina bestalde, gure lurraldeetan, malgutasun eskaerak, epaile eta auzitegiek egoera berria ulertzen asma dezatela... Auzitegi Nazionalak martxoaren 9ko greba deialdia zela-eta abian jarri duen auzia ez da el imperio de la ley, epaitegietako totalitarismoa baizik. Hor ez dago ez lege, ez justizia ez antzekorik. Ez dago malgutasunez har daitekeen neurririk. Neurrigabea da guztia. Otegi espetxera doan edo ez doan, fidantzak handiak diren edo ez diren kontuetan galtzea nahi dute, galarazi nahi gaituzte, eta ezkutatu benetan hor datzana: greba egun batean izan ziren istilu eta ekintzen ardura eman nahi izatea grebaren deialdia egin zutenei, edo deialdiari babesa adierazi ziotenei. Eta horretan oinarrituta buruzagi politikoak deklaratzera deitu eta espetxeratzea epaile batek. Hau da: hori egin ahal izatea. Hori normaltasunez gertatzen den estatu bat gerran ari da, dauzkan armekin, baina hala ere erabaki dezake ekintza armatuen etenaldia —oraingoz ez du egin, lehen esan dugu—. Baina hori normaltasunez onartzen duen gizarte bat, azkenean fidantzaren zenbatekoa komentatu eta bai noski gaitzestera mugatzen den gizarte bat gaixo dago, larri, eta sendabideak azkar eman behar zaizkio metastasiak gorputz osoa har dezan baino lehen. XX. mendeak baditu, hemen gure Europa zoragarri honetan, etsenpluak nahi adina.
85. Esan gabe doa epaileak hartutako neurrietan, ez hartutakoetan esan genezake, aldaketa sumatu eta hori positibotzat jotzen duenak, Eusko Jaurlaritzaz ari naiz, gaitza barreneraino sartua duela. Nola liteke halako adierazpenik? Poztekoa dela epailearen jarrera aldaketa? Kasu honetan, eta holako beste guztietan, aldaketa bakarra litzateke positiboa: auzi guzti hauek behin betiko ixtea.
86. EAJren noraeza, hala ere, handia da azken egunetan. Zapatuko Bilboko manifestazioan ez egotea kezkagarria da. Eta ez erabakia lehenik hartu zuenetik gaur egunera egon den aldaketa, su-etenarena, gauzak nabarmen aldarazi zituelako. Lehen ere kezkagarria zen. Su-etenak aitzakia ematen zien erabakia aldatzeko, lotsa galdu behar izan gabe, EGIk ere babesa eman zion manifestazioari, baina nagusiek ez zuten egin. Temoso. Eta okerragoa dena, ziniko. Josu Jon Imaz batasunerako deiak egiten ibili zen bezperatan. Ez dakit alderdi barruan Joseba Egibarrek eta Juan Jose Ibarretxek berak zenbaterainoko indarra izango duten, baina pixkat baldin badute astindu dezatela alderdia, premia badu eta. Zail izango da, dena den: jeltzaleen azken hogeita hamar urteetako ibilbidea ikusi besterik ez dago jokabide horrekin ez harritzeko.
87.
Su-etenik ez
88.
Etenik ez duen beste indarkeria baten inguruan jaso ditugu azken aldian berri batzuk. Etxebizitzen inguruan. Interes-tasak, etxebizitzen prezioen estatistikak... Hemen ere zipotza sartua digute barreneraino. Ez digute prezioen jaitsieraz hitz egiten, "moderatzeaz" baizik. Epe labur batean prezioen igoera ez dela motelduko, baina gerora seguruenera epelduko dela. Kopeta behar du. Eta egia esan, nik uste dagoeneko berdin diola. Igoera moteldu edo ez, esan nahi dut. Izan ere, gazte batek, edo bik, ezin dute etxe bat erosi. Hiru ere gaixki. Eta prezioaren igoera motelduta ere ezingo dute. Ezin du erosi gazte batek, baina ezta heldu gehienek ere eta are gutxiago zaharrek. Alderdiek, hauteskunde garaian, neurriak iragartzen dituzte, eta babes ofizialeko etxeen kontua astintzera mugatzen dira. Eta hori, gaur egun, loteria da, ez etxebizitza-politika: egokitzen zaienei 300.000 euroko loteria tokatu balitzaie bezala da, konpontzen ditu hamar arazo, baina Arazoa konpontzeko ez du balio. Alor honetan denbora daramagu amore ematen, eta ezin dugu su-etenik eskaini. Sua bizitu beharra dago.
89. ]]></content>
90. </entry>
91. <entry>
93. <link rel="alternate" type="text/html" href="http://www.berria.eus/blogak/elorza/index.php?blog=15&title=zenbakiei_begira_galdezka&more=1&c=1&tb=1&pb=1" />
94. <author>
95. <name>Mikel Elorza</name>
96. </author>
97. <id>http://www.berria.eus/blogak/elorza/index.php?blog=15&title=zenbakiei_begira_galdezka&more=1&c=1&tb=1&pb=1</id>
98. <issued>2006-03-31T14:14:46Z</issued>
99. <modified>2006-03-31T14:14:46Z</modified>
100. <content type="text/html" mode="escaped"><![CDATA[
Paradisuaren hesia orain Mauritaniaraino eraman behar dela eta horrek irtenbiderik ez dakarrela oldozten Vivan Los Mojados kantuarekin akordatu naiz: Sí uno sacan por Laredo / por Mexicali entran diez /  si otro sacan por Tijuana /  por Nogales entran seis, /  ahí nomás saquen la cuenta /  cuántos entramos al mes. Emigrazioa konpodu ez baina trabak jarri bai, zailtzen du eta beraz arriskuak handitu. Astea argigarria izan da: Espainiako bi alderdi nagusiek kalapita izan dute ez itsasoan 1.800 lagun ito direlako, hori dioen txostena noiztik ezagutzen zen aferagatik baizik.
101.
Euskarak berez izan ditzakeenaz gain, bestelako sorginkeriak ere egin daitezke numeroekin. AEBek —Europako zenbait bota-garbitzailek lagunduta— Irak inbaditu zutela hiru urte bete direnean (Irak bigarrenez inbaditu, jakina), inbasioa datuetara ekartzea arrunta izan da komunikabide gehienetan. Normala da. 38.000 irakiar hil dituzte. Bi mila eta gehiago soldadu estatubatuar eta lagun (aliatu, esaten dute, haren kontrarioa gerra-jokoan zein den badakigulako partidara begira gaudenok), laurogeitaka kazetari....
102. Numeroen atzetik galderak etorri zitzaizkidan niri: asko dira? Gutxi? Badakit zalu ihardetsiko didala norbaitek hildako bakar bat nahikoa eta gehiegi dela, senidea edo lagun hurkoa galdu duenari berdin zaiola kopurua... Hori dena badakit, baina hala ere galderak ez nau bakean uzten. Asko dira? 38.000 irakiar hil dira. Euskal Herriko gatazka armatuak 40 urtean 1.000 ez ditu eragin. Gutxi al da? Ilunpeen bihotza han nonbait dela eta beharbada horregatik ez dugu harantz begiratzen baina iturri fidagarriek diotenez Kongoko azken urteetako gerra zibilean, gure komunikabideetara sartzeko Mauritaniako hesia gainditu ez duen gatazka horretan, milioi bat pertsona hil omen dira. Asko dela ematen du. Zenbat Sudanen? Ugandan? Somalian? Nigerian? Sierra Leonan? Liberian? Burkina Fasson? Nepalen? Myanmarren? Indonesian? Filipinetan? Haitin? Kolonbian? Asko? Gutxi? Dozenaka mila Argentinako militarrek desagertarazi zituzten orain 30 urteko estatu-kolpean hasitako triskantzan. Gutxiago —baina oihartzun handiagoz— Txilen. Gehiago Guatemalan (baina gehienak indigenak, badakizue, mutuak, zaila da haien berri izatea: gutxi hitz egiten dute, eta gaizki. Zer erakutsi digute Brokeback Mountain generoko filmek, westernek: indio-hizkera izeneko gauza bat badela, hau da, gaixki hitz egindako ingelesa).
103. Soldadu aliatuak ere bi milatik gora Iraken. Asko? Gutxi, datorkit erantzuna suge-txistua baino azkarrago ene suge mizto gaiztora. Ez dira iritzi berekoak izango, noski, semea edo alaba bidali eta bueltan kutxa jasotzen dutenak. Nahiz eta berarekin ekarri AEBetako bandera txukun tolestuta —dotrina erakusteko baliatzen dituzten filmetan behintzat hala erakutsi digute, eta horregatik haiekin ere akordatzen gara—. Soldadu horrek hil dituenak ez dute hilkutxarik, ez dominarik, ez banderarik. Izenik, are gutxiago. Iazko azaroan Irakeko herrixka batean mendekuz sarraskia egin zuten marine-en informazioan hildako soldaduaren izena jakin dugu, Miguel Terrazas, akabatutako hogeitaka irakiarren artetik bakarrarena ere ez. Izan ere, ez dauka eta ez du sekula eduki Tom Hanks edo Meg Ryanen aurpegirik. Ez dugu inoiz hurko izan.
104. Bi mila soldadu hilda gerra hasi zenetik. Kanariar Irletara biden urtebetean ia lortu dute kopuru horretara heltzea.
105. Zenbakiak. Eskola garaian, zenbakiekin jolasean genbiltzanean, inkognitak letra bidez adierazten ziren. Eta beraz, dedukzio merkez pentsatzen dut ezagutzen duguna errepresentatzeko baliatzen ditugula zenbakiak. Ez dakit. Batak zein besteak, letrak eta zenbakiak, denak  gezurretakoak dira.
106. Asko? Gutxi? Arrazoi dute artikuluaren hasieran nik gaitzetsi ditudanek: galdera ez da pertinentea. Ez du inporta asko edo gutxi diren. Zenbakiak dira. Biharamuneko periodikua erostean edo albistegia entzutean hurrengo efemeridera bitarte ahaztuko zaizkigunak.
107.
Prosa eguna
108.
EAEko irrati ofizialak, Radio Euskadik, Euskal Telebistaren laguntzarekin —Autopublizitate Iparragirre saria eratu beharko lukete, eta urtero beren buruari eman, eta segi telebista-onanismoan— egun piloa pasa ditu euskal herritarrok zertan sinesten dugun galderaren iragarpena egiten. Kontu hori ibili dute astean zehar. Galderak bere baitan erabakitzat hartzen du zerbaitetan sinesten dugula, baina ez naiz hor sartuko. Erantzunak asko izan daitezke, distira handi asmoko erantzun irudimendunak ere bai, baina genioaren zakuan miaka hasi behar izan gabe asteak berak eman dizkigu erantzunak. Eta ez naiz futbolaz ariko, sekta nonbregabea den arren.
109. Sinesmenak ez direla aldatu pentsatu nuen astearen hasmentan. Jose Maria Arizmendiarretaren kanonizazio proiektuari ekin zaiola jakin nuen. Inozente Eguna ez Iparraldean ez Hegoaldean ez zela egiaztatu ondoren, albistea irensten hasi nintzen. Hau mundu arrano hau! Bueno, mirakulua topatzeko orduan sendatzeen aldetik baino arrain eta opilen ugaritzeen generotik jo beharko dutela otu zitzaidan. Hobekiago ematen dio. Eta, beraz, Radio Euskadik bazeukan erantzuna: zertan sinesten duten euskaldunek? Eroskin, Fagorren,  Euskadiko Kutxan. Pilotariak eta arraunlariak utzi eta buru gainean uztaidun On Jose Mariaren irudiarekin egin dezakete datorren urteko egutegia.
110. Udaberri iritsi berriak bazeukan, hala ere, bazekarren bestelako gerezirik. Asteazken eguerdian ikusi genuen beste zerbaitetan ere sinesten dutela euskaldunek. Telebistan. Hara begira baitzeuden sinetsi ezinda (jar nezake beste hainbatek sinesten duela ...rengan, baina ez dut esango epaileek mailuak tiraderan gorde dituztela erabat ziur izan arte).
111. Bejondeigula. "Behar" eta "ea orain" makina bat irakurtzeko eta entzuteko gaude. Eta gainera goizean goizetik irribarretsu eta denen lagun. Zure ekipoa bigarren dibisiora joanagatik ere.
112. Joan den asteazkena, martxoaren 21a, nazioarteko poesia eguna zela entzun nuen. Zergatik? galdetzen nion neure buruari. Udaberriaren etorreragatik? Ez. Kontraposizioz. 21a poesia eguna izendatuko zuten 22a prosa eguna izan zelako.
113. ]]></content>
114. </entry>
115. </feed>
116.
Copyright © 2002-9 Sam Ruby, Mark Pilgrim, Joseph Walton, and Phil Ringnalda